"mugimendu autonomoa" EGITASMOA

Hirugarren ikasturtez, Haur Hezkuntzan, "Mugimendu autonomoa" Egitasmoan parte hartuko dugu honetan ere; hots, gure ikasleak Mugimendu Autonomoaren metodologia landuko da.

Egunean zehar, hainbat saioetan, 3, 4 eta 5 urteko haurrak 4 ekosistema desberdinetan jolastuko dira:

  • Arte

  • Esperimentuak

  • Hizkien mundua

  • Gure mundua.

Umeek eurek aukeratuko dute nora joan eta zertan jolastu momentu bakoitzean. Hezitzaileok ahalik eta material naturalagoak eskainiko dizkiegu eta jolasteko proposamenak luzatuko dizkiegu, inolako inposaketarik gabe. Tutoreez gain, musika eta ingeleseko irakasle espezifikoek Arte eta Hizkien mundua ekosistemetan parte hartuko dute.

Hezitzaileen arteko koordinazioa egiten dugu proiektua aurrera eramateko (ekosistemen antolamendua, pasabideen atontzea, programazioak, behaketarako eta ebaluaziorako orriak prestatzea, materialak berriztea eta sortzea…) eta ume bakoitzaren garapenaren behaketa eta ebaluazioa egiteko.

Aldi berean egitasmoaren arduraduna, hilean behin, formazio saioetara joango da formazioa jasotzera.

Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, klikatu hemen eta prestatutako aurkezpen bideoa ikusi ahal izango duzue.