DATA GARRANTZITSUAK

azaroak 25

"Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna"

Eguna ospatzeko arrazoiaren inguruan hausnarketa egiten da adinaren araberako mailan, eta ikastetxeko etapa guztietan ekintza desberdinak egiten dira. Aurten Mirabal ahizpen inguruan aritu gara, "Mariposas" edo tximeletak goitizenaz ere ezagunak izan zirenak.

abenduak 3

"Euskararen Nazioarteko Eguna"

Nafarroako patroia den Frantzisko Xabierren egunean Nazioarte mailan Euskararen eguna ospatzen da eta gure eskolan ere gure hizkuntza kuttunaren inguruan hainbat ekintza burutzen ditugu etapa guztietan. Dantzak eta kantak dira erro nagusia, baina baita eskulanak eta hizkuntzaren eta bere erabileraren inguruko hausnarketa ere.

gabonak

Lehen hiruhilekoaren azken egunean Olentzeroren etorrera ospatzen dugu eta berari eskainitako dantzak eta kantak prestatzen ditugu. Gabonetako opor eta urte berriari ongi etorria egiten zaie eta ikasketetan etenaldi tarte baten etorrera da ere, ikasleek oso gustura haratzen dutena.

otsailak 4

"Agate Deunaren bezpera"

Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Agate Deuna egunaren aurreko egunean zehar ikastetxeko ikasleak auzoan zehar ateratzen dira oles egitera eta kaleak alaitzera.

inauteriak

Disfrutatzeko eta askatasunez aritzeko egunak. Deustuko inauteri asteburuaren aurreko ostiralean ikasleek eurek prestatutako mozorroak jantzi eta entsaiatutako dantza-emanaldia egiten dugu eskolako patioan. Ospakizun koloretsu eta atseginena inolako dudarik gabe.

martxoak 8

"Emakume Langileen Nazioarteko Eguna"

Mundu mailan ospatzen da, eta gure eskolan ere hala egiten dugu. Oso lotuta doa ikasturtean zehar STEAMen inguruan egiten den lanarekin. Mundu mailako emakumezko eredu positiboak aurkezten zaizkie ikasleei eta horren inguruan hausnarketa ekintzak planteatzen dira.