BERBA-LAPIKO

“Komunikaziorako konpetentzia praktikoa eta eraginkorra eskuratzeko” (Heziberri 2020) bidea egiteari heldu nahi zaio ahozko hizkuntza ardatz duen egitasmo honetan, ulertuta hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarrituta eraiki daitekeela. Era berean, “Tolosako laborategia” ikerketako eskarmentua baliatzen ari da trebakuntza-ikerkuntza honetan; zehazki, testuinguru erdaldunetan ikasleen ahozko hizkuntzaren gaitasunari eta erabilerari buruz ikertu nahi da. Material berria sortu nahi da eta ikasleen komunikaziorako konpetentzietan sakondu, irakasleen prestakuntzarekin uztartuta. Hiru urteko proiektuan, hainbat metodologia probatuko dira; hala, ikasturte honetan Sekuentzia Didaktikoa (Schneuwly et al., 1993, 1998) metodologiaren gainean egin da ikerketa-lana. Testuinguru soziolinguistiko erdaldunetako Lehen Hezkuntzako 5. mailarako bi Sekuentzia Didaktiko diseinatu, inplementatu eta baloratu dira jada.

2017ko udazkenean, Berba-lapiko programa abiatu zen, testuinguru soziolinguistiko erdaldunetan kokatuta dauden ikastetxeetan ahozkoaren gaineko ikerketa garatzeko helburuz. Ulertuta hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarrituta eraiki daitekeela, testuinguru erdaldunetan ikasleen ahozko aurrerapenetan eragiten duten adierazleak bilatu nahi dira, material berria sortu eta ikasleen komunikaziorako konpetentzietan sakondu, irakasleen prestakuntzarekin uztartuta.

2023-2024 ikasturtean LH1etik LH4ra hartu dugu parte programa honetan, eta ikasleak oso gustura ibili direla ziurtatu dezakegu. Datorren ikasturtean jarraipena egiteko intentzioa dugu.