ELKARBIZITZA

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikastetxean markatuta dituen helburuak giro atsegin eta lasaian eskuratzen diela bermatzeko, ikas-komunitatearen elkarbizitza egokia ziurtatzea nahitaezko baldintza dela uste dugu. CEIP Deusto HLHI ikastetxean Elkarbizitza Positiboa sustatzeko martxan ditugun organoak hauek dira:

  1. ELKARBIZITZA BATZORDEA

Irakasleek osatutako batzordea. Batzorde honetan dauden partaideak Elkarbizitza Behatokian ere badaude. Horrela bertan sortzen diren ideiak eta proposamenak era zuzenean helduko dira batzorde honetara. Bere betebeharrak:

  • Patio hezitzailea aurrera eramatea.

  • Behatokia eta horren mekanismoak martxan jartzea eta hemen sortzen diren kexkei, beharrei… erantzuna ematen saiatzea.

  • Elkarbizitza Plana beraztertzea eta ikusten diren beharrak aztertu eta sartzea.

  1. BAT TALDEA

Jarrera desegokiak eta uztezko jazarpena dagoenean, protokoloa martxan jartzeko ardura daukan organoa. Oso ondo ezagutu behar ditu protokoloak, ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua… BAT taldea pedagogika batzordeak osatuko du, eta honi zuzendaria gehituko zaio.

  1. ELKARBIZITZA BEHATOKIA

Eskolako estamentu guztiek osatutako organoa: irakasleak, ikasleak, familiak eta irakasleak ez diren langileak. Eskolako egoera, funtzionamentua eta hobetzeko proposamenak luzatuko ditu, gero akordioak eskolako estamentu guztietara eramateko.

  1. UMEEN ELKARBIZITZA BILERAK

Lehen Hezkuntzako gela guztietan egongo dira bi ordezkari. Ordezkari hauek bilduko dira geletatik irteten diren proposamen guztiak edo dauden arazoak ikastetxeko irakasle batek zuzendutako bileretan elkarbanatzeko, eta bilera horietan hartutako akordioak edo proposamenak, eramango dira Elkarbizitza Behatokira, 5. Eta 6. mailako ordezkarien bitartez.