IKASTETXEAREN HISTORIA
Escuela Villar Palasítik, Deustu HLHIra
Deustu Herri Ikastetxea sortu berri samarra da. Zehazki, 1972. urtean hasi zituen bere lanak, garai hartan Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa zenak sustatutako “Plan de Urgencia de Construcciones Escolares para las Vascongadas” delakoaren 3. lotean. Lote hoentan zazpi ikastetxe nazional zeuden Bilbon (Iturrigorri, Zabala, Peña, Rekaldeberri, Santutxu-Mina del Morro, Deustuko San Pedro eta San Inazio).
Fernando Olabarria arkitektoak garatu zuen ikastetxeen diseinua, berdina loteko guztientzat, eskolako programak ondo ezagutzen baitzituen eta neo-arrazionalismoaren arkitekto garrantzitsuenetako bat izanik Bizkaian.
Behin-behineko hainbat kokalekutatik igaro ondoren, Deustuko zabalguneko 38. etxadian eraiki zuten zentroa. 1973ko urriaren 27an inauguratu zen, Hezkuntza ministro zen José Luis Villar Palasí izenarekin, haren agindupean Eskola Eraikuntzen Larrialdi Planeko ikastetxe gehienak eraiki zirelarik (1971-1973), harik eta 1985ean gaur egungo izendapena jaso zuen arte.
Hiru eraikinetan antolatzen da: bat Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, beste bat kirol-jardueretarako, eta hirugarrena bedelaren antzinako etxebizitza, gaur egun IGEaren bulegoa dena. Kirol ekipamenduan futbola eta saskibaloia praktikatzeko kirol anitzeko bi pista eta haurrentzako jolasgunea daude. Beste ekipamendu batzuk ingeleseko gela, musikakoa, informatikakoa, plastikakoa, irratirako gela, ekitaldi-aretoa, bi psikomotrizitate-gela, jantokia edo liburutegia dira.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe honek hezkuntza inklusiboa eta parte-hartzailea sustatzen du, honako alderdi hauek indartuz: euskara, Ingelesaren eta Informatikaren hastapen goiztiarra, bizikidetza, elkartasuna, ingurumenaren zaintza, sexuen eta aukeren berdintasuna, etab.
Irakasleak oso inplikatuta daude IKTei buruzko prestakuntzan eta horiek irakaskuntza-jarduerarako erabiltzean. Hori dela eta, ikasgaietara egokitutako materiala dute, ikastetxearen webgunean eta hainbat blog eta wikiren bidez eskuragarri, horietako batzuk ikasleek eurek bultzatuak.